JESUS MUNDUKO ARGIA Jesus zinezko egia. Jesus betiko bizia. 1 Jesus Jainko gizona Zuri gure bizia artu gure Jaun ona gu garean guztia. 2 Gure bihotz barruan biztu zure argia gaitezen gu munduan argi Jainkoz betia. 1 . Ogi hau jaten dauanak izango dau bizia. Kaliz hontan aurkitzen da Jainko-odol guztia: R/. Hor dogu janaria ta hor gure edaria. 2. Jaungoikoak deitzen gaitu: bera dogu janari. Beragan dogu aurkitzen osasuna ugari. R/. Zelan begiratzen deutson Jainkoak gizonari! 3. Danok gaur jaten badogu ogi bat mahai batean ezin izan gorrotorik gaurtik gure artean. R/. Alkar maitatu dagigun Jesusen izenean. Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske, bizi behar honetan ahuldu bait gintezke. Zure gorputz santua hartu nahi genduke: zu barik bizitzerik ezingo genduke. Munduak behar badau eguzki-argia, mendiko abereak, iturri garbia; besteok nahi badogu barruko bizia beharrezkoa jaku zeruko ogia. Jauna, zure grazia lagun dakigula, ogi hau jan dagigun behar dan bezela; Ez ahaztu txarrerako jarriak gaozela: arren, zuzen ta leial bizi gaitezela. 12 ’ Zu gure maisu zaitugu, zu gure gidari zure hitza guretzat indar eta argi. 2 Maitasunezkoa dogu, Jauna, zure hitza Zu zaitugu egia, bidea, bizial (Gurejauna gorde ondoren, isilunetxo bat egin daiteke, eta oharrak eginez —balegoz— otoitza esanez amaitu). OTOITZA Pedroren ausardia bagendu... geuk ere Mesias, Maisu eta Lagun autortuko zindukeguz, Jesus Jauna. Eskerrak emoten deutsuguz Jainkoak gugan uste ona dauala erakutsi deuskuzulako, eta zure erreinuaren zabalkuntzan esku hartzea emoten deuskuzulako. Egin gaizuz, ba, zure jarratzaile eta autorle gure inguru hau zeure pozez eta argiz bete ahal izan daigun. Jainko eta errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan. -Amen. t Bedeinka gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu santuak. -Amen. Damu-otoitza Gure susmo txarrak bazterreratu eta senideagan uste ona berreskuratu ahal izan daigun, hartu daigun babes Jainkoaren errukian eta guganako dauan uste onean: -Jesus Jauna, Jainkoaren guganako uste onaren barri emoten deuskuzuna, erruki, Jauna. -Jesus Jauna, zeure artorle egiten gaituzuna, Kristo, erruki. -Jesus Jauna, zure ardurak geure esku izten dozuzana, erruki, Jauna. Goretsi daigun guztion Egile eta Aita/Ama dogun Jainkoa: Jauna, gure Jainkoa: Zeru-lurren egile: Guztien Salbatzaile: Gure Jabe zara-ta: BEDEINKATUA ZU BEDEINKATUA ZU. BEDEINKATUA ZU. BEDEINKATUA ZU. Jesus, Jainko-Semea: Guregatik hil zara: Aitak biztu zaitu-ta: Gure artean zagoz: Espiritu Santua: Bizien bizigarri: Poz-emoile bikaina: BEDEINKATUA ZU. BEDEINKATUA ZU. BEDEINKATUA ZU. BEDEINKATUA ZU. BEDEINKATUA ZU. BEDEINKATUA ZU. BEDEINKATUA ZU. Negarretan pozgarri: BEDEINKATUA ZU. - 3 - 10 -Herrialde aberats eta garatuen alde: euren eteki- nen bila baino ez ibiltetik urteten jakin daien, eta herrialde pobretuek zor deutseena parkatzera jo daien, eskatu deiogun Jaunari. — Sufritzen dagozanen alde: euren jasapena kaltegi- leak zigortuz gainditu daitekeela uste izatetik ha- reen parkamenera heldu daitezan, eta barru ba- kea lortu daien, eskatu deiogun Jaunari. — Jainkoagana eskale baino joten ez dabenen edo ez dogunon alde: Jainkoaren nahia bilatzen ikasi daien (daigun) eta horretarako aztarnei begira- tzen, eskatu deiogun Jaunari. — Otoitzerako alkartzeko aukerea daukagunok, bu- rugogor izan geintekezela konturatuz, bihotz sa- murra, parkatzailea eta errukior izatea eskatu eta bilatu daigun, eskatu deiogun Jaunari. t Gure otoitzak Jesus Jaunak irakatsitakoan indar hartu daian, esan daigun gogotsu, Jesusek berak irakatsitako otoitza: GURE AITA ZERUETAN ZARANA, SANTU IZAN BEDI ZURE IZENA, ETOR BEDI ZURE ERREINUA, EGIN BEDI ZURE NAHIA ZERUAN BEZELA LURREAN ERE. EMOIGUZU GAUR EGUN HONETAKO OGIA, HITZAREN LITURGIA Gugandik zintzotasuna eta geure bizitzaz au- tortzea eskatzen dauan Jainkoak, arritzekoa ba- da ere, uste ona dau gugan, eta bere etrabagien erdikide egiten gaitu. Izan gakiozan esker oneko. Urten daigun beraganako uste estu eta txikieta- tik... Isaias Profetearen liburutik (Is 22, 19-23) Honan dinotso Jaun ahalguztidunak Xebnari, errege-jauregiko arduradunari: «Bota egingo zaitut kargutik eta zagozan lekutik kendu. Egun haretan neure zerbitzari Eliakimi, Hilkiasen semeari, egingo deutsat dei; zure soingainekoa jantziazo, zure gerrikoa ezarri eta zure aginpidea emongo deutsat. Aita baten pareko izango da Jerusalemeko bizilagunentzat eta Judako herriarentzat. Daviden jauregiko giltzak jarriko deutsadaz lepoan; harek edegitakoa ez dau inork itxiko; harek itxitakoa ez dau inork edegiko. Untzea egur gogorrean baizen sendo ezarriko dot, bere senitartearen harrogarri izango da». Jaunak esana 8 5 t Aitaren eta Semearen eta Espiritu santuaren izenean. -Amen. t Senideok: ondo etorri urtean zeharreko 21. domekako liturgiara. Nahi dogu Jainkoa apur bat gehiago ezagutu eta, horrela, apur bat gehiago maitatu? Begira: gaurko elizkizun honetako liturgiak lagundu egingo deusku horretan, eta Jainkoak gugan dauan uste ona ospatuko dogu. Bai, senideok. Behar bada, guk ez dogun ino- rengan ere uste onik (konfiantzarik) «piensa mal, y acertaras» erdal esaldiari jarraitzen deu- tsogulako-edo. Baina Jainkoak, maite gaitulako, ez deutse begiratzen gure txikikeriei, geuri bai- no. Eta uste ona dau gugan, bere ardurak geure esku izteraino. Ikasiko ete dogu? Jarri gaitezan bere esanetara eta sartu gai- tezan otoitz-giroan, alaitasunez abestuz. Sarrera-abestia Aita baten semeok, sinismen bakar bat dogunok, anai artean batu garanok, kantuz gatoz, kantuz zugana, Jauna. Seme gara, bai, vaina seme izaten ba ete dakigu? Anai gara, bai, vaina anai izaten ba ete dakigu? Seme izatera, anai izatera, Jauna, heldu nahi dogu. - 2 - t Goazen Jaunaren bakean. -Eskerrak Jainkoari. Ama maite, Maria, egiguzu lagun zure bitartez Jesus ikusi dagigun. Abestiak Jainko gizon eginari agur, ospe, onespena; Jaunartzerako abestiak... R/. Jauna dot Artzain, ez dot izango nik goserik; hark emongo deust zer-jan onik. 1 Neu naz zerurik lurrera jatsi dan ogia Aitak danori eskeinia. 2 Nire gorputza egiz dozue janaria ta nire odola edaria. 3 Ogi hau jaten dauana beti da biziko, hilterik ez dau ikusiko. li Egin daigun otoitz Jesus gure Jaunak egiten eban lez: horretarako salmoak erabiliz: fotoitz hau jesarrita egin daiteke) R/.Betiko dago, Jauna, zure maitasuna, ez eskutik itzi zeure eskuz egin dozuna. Uz 21a. Sal 137 Udaia'14 Be-ti-ko da -go,Jaima,zi>re mai-ta -su- na: ezes-ku-tik i -tzi zeu-re es-kuz e-gin do-zu- na. Eskerrak emoten deutsudaz Jauna, bihotz-bihotzez, kantuz ospatzen zaitut aingeruen aurrean, eta zure tenplu santurantz begira ahuspezten naz. R/. Eskerrak emoten deutsadaz zure izenari, zure maitasun eta leialtasunagaitik, paregabeak egin dozuz-eta zeure izena eta promesa. Dei egin neutsunean, erantzun zeustan, bihotzean kemena bizkortu. R/. Gorena da, bai, Jauna, baina umilari deutso begiratzen; harroari, barriz, urrundik igarten. Jauna, zure maitasuna betikoa, ez itzi bertan behera zeure eskuen lana! R/. PARKATU GURE ZORRAK GEUK ERE GURE ZORDUNEI PARKATZEN DEUTSEGUN EZKERO ETA EZ GU TENTALDIRA EROAN BAINA ATARA GAGIZUZ GATXETIK. (Gurejauna altara gainean jarri daiteke. Agurtu ondoren — belauna okertuz edo burua makurtuz—, esan): -Jaungoikoaren Bildotsa, zeuk kentzen dozu munduko pekatua: ERRUKI, JAUNA. -Jaungoikoaren Bildotsa, zeuk kentzen dozu munduko pekatua: ERRUKI, JAUNA. -Jaungoikoaren Bildotsa, zeuk kentzen dozu munduko pekatua: EMOIGUZU BAKEA. ( Hostia bat eliztarrei erakutsiz, esan:) -Hona hemen Jaungoikoaren Bildotsa, hona munduko pekatua kentzen dauana: zoriontsu- ak Jaunaren mahaira deituak. * Jauna, ni ez naz inor zu nire etxean sartzeko, baina esaizu hitz bat eta osatuko naz. Jaunartzerako abestia ZU GABE, JESUS, NORA joango gara gu? Zuk betiko bizitzako hitzak, Jauna, dituzu. 4 - 9 San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako gutunetik (Erm 11, 33-36) Bai handi eta sakonak Jainkoaren eskuzabaltasuna, jakituria eta ezaguerea! Bai aztergaitzak beraren erabagiak eta suma- tu ezinak beraren bideak! Nork ezagutu ditu Jaunaren pen- tsamentuak? Nor izan da haren aholkulari? Nork emon deutso Hari lehenengo, gero Harek bihurtu behar izateko? Beragandik dira gauza guztiak, beraren bidez eta Berarentzat. Aintza Berari betierean. Amen. Jaunak esana Ebanjelioa Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren libu- rutik (Mt 16, 13-20) Aldi haretan, Jesusek, Filiporen Zesareara heldu zanean, itaun hau egin eutsen ikasleei: «Gizona- ren Semea nor dala dino jenteak?» Hareek erantzun: «Batzuek Joan Bateatzailea dala; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat». Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor nazala dino- zue?» Simon Pedrok erantzun eban: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea». Orduan, Jesusek esan eutsan: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez deutsu-eta ha- zur-maminezko inork agertu, zeruko nire Aitak baino. Eta hau dinotsut Nik: Zu Pedro zara, “harkaitza”, eta harkaitz horren gainean eregiko dot Nik neure Eleizea, eta heriotzaren indarrak ez jakoz nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emongo deutsudaz: zuk mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan ere askatua». Orduan, Bera Mesias zala inori ez esateko agindu eutsen Jesusek ikasleei. Jaunak esana (Ondoren DIRU-BATZEA, egin daiteke) Oharra Bada konpromiso bat gure beharrizanei erantzutea, eta gure inguruko behartsuei laguntzea. Horren ezaugarri dogu orain egiten dogun diru-batzea: be- hartsuaren ondoan gagozela adierazten dogu. Hau Jesusengandik beragandik ikasi dogu. ESKARIAK Jainkoaren errukia eta bihozberatasuna hainbeste- tan aitatzen dogunok, behar bada bihozgogor eta setati agertzen gara, batez ere ezer zor deuskuene- kaz. Jo daigun otoitzera bihotza samurtu dakigun: — Elizearen alde: errukior izaten irakatsi deien se- me-alaba guztiei, eta bere parkamena eskuzaba- lez eta doantasunez zabaldu daian damutuen ar- tean, eskatu deiogun Jaunari.